XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1873ko urriaren 6ko dekretu gehigarri batek, zeina Errepublikako Gobernu-Presidente Emilio Castelar-ek eta Estatuko Ministro, José de Carvajal-ek izenpetu baitzuten, bi pentsio gehitzen zituen merituzko plaza banarentzat, arkitektura eta sakongrabatuko alorretan.
Erakundea, beraz, jaiotzen da, Isabel II.a tronutik bota ondoren eta Amadeo de Saboya-k abdikatu ondoren, afan berrizaleen eta Arte Ederrentzako interesaren beste fruitu bat bezala, esperientzia errepublikano iheskorrak eta, batik bat, Emilio Castelar-ek bultzaturik.
Gogora dezagun, berau izan zela (Federico Sopeña-k azpimarratu zuenez) 1873ko urte horretan bertan, San Fernando-ko akademian musikako saila inposatu zuena.
Ez dago hemen xehe-xehe korritzerik Akademiak, jaio zenetik gure egunetara arte, egin duen bidea.
Adierazi besterik ez ditugu egingo, horrek egin zuen ibilguaren azpegi batzuk.
Bere existentzia garaien aldaketara moldatu beharra zeukan, eta moldatu-behar hori hainbat erregelamendutan mamitu zen, zeintzu etorri baitziren elkarren segidan, aurten bizi garen urte honetan zirriborrotzen ari den azkeneko honetaraino.
Gaiaren jakin-minak zirikaturik daudenek jakin behar dute, erregelamenduak urte hauetan aldarrikatu zirela: 1873, 1877, 1894, 1913, 1927, 1930, 1932, 1947, 1954, 1964, 1973, 1984...etan.
Margarita Bru Romo-ren (1971) eta Esteban Casado Alcalde-ren (1987) doktortzako tesi ederretan aurkitu ahal izango da informazio zabala eta bibliografia gai honi buruz.
Erromako
Errege Katolikoek ordaindu zuten.
Esteban Casado-k 1876ko dokumentu garrantzitsu bat ezagutarazi zuen, zeinak begiztatzen baitu Italiako gobernuak eta Espainiako Koroak elkarren artean egindako tratatu bat, posible egiten zuena oin berriko eraikin bat Akademiarentzat jasotzea, gure herrialdeak elizaren eta
Gauza kuriosoa baino ez da, gogoratzea, ordutik gaurko egunetaraino, etengabeak izango zirela gatazkak frantziskotarrekin; ba izan ere, horiek aldameneko eraikuntza bat okupatzen dute orain, bien arteko mugatzat Bramante-ren
1878 eta 1881 bitartean jaso zen eraikina, toki pribilegiatu batean, Erromako muinoetako baten gainean:
Piska bat bakartia baina sormen-lan sosegatua egiteko ideala zen toki hartan, bizigelak eta estudio desberdinak eraiki ziren, pintore, eskultore, arkitekto, grabadore eta musikalarientzat.
Kontuan izan behar da, hamarkada batzuk lehenago erreforma handiak egin zirela bertan; beste txikiago eta puntualago batzuk berriki egindakoak dira.
Quirinal-en, Espainiako Enbajadaren ondoan, Espainiako Akademiaren egoitza, nobleenetako bat da bere jeneroan, Erroman dauden guztien artean.
Beren lana egiteko pentsiodunek daukaten tokia, ekitaldi-aretoak, erakustokiak, bileratokiak, liburutegia, etab.ek, oro har ederki batean betetzen dute beren egitekoa.